Posteado por: sheilaalbarran | noviembre 16, 2006

Udagoieneko ostera

1.Topaguneko Euskara Elkarteen artean zein da Ortuellatik hurbilen duzuena? -Sasiburu elkartea (Barakaldon)2.Zer esan nahi du Udagoieneko ostera-k? Eta Itxosun zarati-k? -UDAGOIENEKO OSTERA: Udazkeneko paseoa-ITXOSUN ZARATI: Itsasoaren zarata.3.Koadernotxoan bizkaieraz dauden testu biak batuan idatzi. The Uski’s taldea Bizkaiko  kostaldeko Ibarrangelu eta Elantxobeko bost gazteek osatzen dute, anaiak eta lehengusuak  euren artean. Euren kantu fresko eta biziak herri bi horretarako euskalkian daude idatzita, eta, bertan, itsasoa, olatuak, hondartza, kresala eta surf giroa nabaritzen da. Begiak zarratu eta Lagan etzanda ggozala pentsatu genuke, “Itxosun zarati” entzuten, hori dela eta euren lehenengo diskoaren izenburua.Munduan eta Euskal Herrian, gero eta gazte gehiago daude sorginduta hip-hop mugimentuaz , eta ez da harritzekoa daukaten aukera espresiboak kontuan hartuta. 70eko hamarkadaren amaieran sortu zen, AEBtako auzo pobreetan, eta geroztik, mundu osotik hedatu da. Ideiak eta sentimenduak adierazteko modua da. Eta, hori lortzeko, hip-hopak rap musika eta break dancea erabilten ditu elementu nagusiz besteak beste. 4.The Uski´s-i buruzko testu honetako ariketa egin. Diskoa indartsua da, itsasoaren kolpearen antzekoa. Indartsua bere sinpletasunean. Abesti errazak ditu bi zutabe nagusitan banatuak: alde batetik, melodia eta koru bikain eta bustitzaileak, eta bestetik, gitarra surfero distortsionatuek samurki diraute (irauten dute). Melodietan eta koruetan dagoen indar basatiak berehala suntsitzen du edozein gorputz eta lapak bezala itsasten dira burmuinean. Koruak lau ahotsetara eginak daude eta musikalitatea zirrikitu guztietatik ateratzen da. Kantuak lehen segundutik gozatzen dira, eta ez dute inolako musika progresiorik behar. Hasi eta ziplo uzten zaitu Itxosun zarati diskoak. Niri askotan datozkit burura The Beatles The Uski´s entzuten dudanean. Gitarra distortsionatuak eta erritmo surferoak eta hondartzazaleak dira, baina edozein unetan eta edonork entzutekoak. Beach Boys taldearen aurrean nagoela ematen dit. Dantza, gerri mugimendua, izerdia. Dantza eta melodia. Itsasoaren zarata du alde guztietatik. Hitzetan itsasoa dago present. Musikan itsasoaren zaratara garamatza The Uski´s taldeak.  

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Categorías

A %d blogueros les gusta esto: